1720ko Imitazionearen iturriak: lehen hurbilketa
1720an argitaratu zen, Baionan, Jesus-Christoren Imitacionea. M. Chourio Donibaneco Erretorac escararat itçulia. 303 urte geroago aztertu gabe dirau, eta kritikoki argitaratu gabe, lapurtera klasikoaren emaitza eder honek. Sor litzakeen galderen artean batek azterrarazi digu: Mixel Xurioren arre...
Saved in:
Main Author: | |
---|---|
Format: | Article |
Language: | English |
Published: |
UPV/EHU Press
2025-01-01
|
Series: | Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" |
Online Access: | https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/25977 |
Tags: |
Add Tag
No Tags, Be the first to tag this record!
|
Summary: | 1720an argitaratu zen, Baionan, Jesus-Christoren Imitacionea. M. Chourio Donibaneco Erretorac escararat itçulia. 303 urte geroago aztertu gabe dirau, eta kritikoki argitaratu gabe, lapurtera klasikoaren emaitza eder honek.
Sor litzakeen galderen artean batek azterrarazi digu: Mixel Xurioren arrebak ez ote zuen Imitazionearen laugarren liburua itzuli, tradizioak dioen bezala. Halere, ezin erantzun Xuriok edo Xuriotarrek Imitazionea itzultzeko erabili zuten iturria zein den jakin gabe. Hauxe da, bada, lan honen xedea: garai eta toki hartan eskura leudekeen jatorrizko testuaren edizio edota itzulpenen berri eskuratu eta 1720ko itzulpena horietatik zeinekin egin zen argitzea.
Azterketa hau lagin labur bitan egindakoa da, baina ondorioak ziurtzat eman daitezke: latin jatorrizkoaren garaitsuko edizio frantsesen bat eta Aranbillaga apaizak egin 1684ko euskarazko itzulpena, biak ere biak aurrean izanik itzuli zen 1720ko Imitazionea. Ostera, ezin izan dugu erabat baztertu Lemaistre-ren frantses itzulpena ere tartean izatea. Konparaketak bide eman du, halaber, Xurioren (edo Xuriotarren) itzulpen-teknika zenbait agerian jartzeko. Bidenabar, Lemaistreren frantsesezkoa Aranbillagarenaren iturri zuzena dela ere frogatu dugu.
|
---|---|
ISSN: | 0582-6152 2444-2992 |