Glaukonitaren sorrera Euskokantauriar arroko Kretazeoko karbonatozko plataformetan
Euskokantauriar arroko (EKA) Aptiar-Albiar adineko (Behe Kretazeoa) glaukonitan aberastutako arroken berrikuspena burutu da. Bi adibide adierazgarri hautatu dira azterketa petrologikoa eta mineralogikoa gauzatzeko: arroaren mendebaldeko nagusiki glaukonitaz osatutako goi Aptiarreko geruza bat eta ar...
Saved in:
| Main Authors: | , , |
|---|---|
| Format: | Article |
| Language: | English |
| Published: |
Sociedad de Ciencias Aranzadi
2025-06-01
|
| Series: | Munibe Ciencias Naturales |
| Subjects: | |
| Online Access: | https://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/mcn20257306.pdf |
| Tags: |
Add Tag
No Tags, Be the first to tag this record!
|
| Summary: | Euskokantauriar arroko (EKA) Aptiar-Albiar adineko (Behe Kretazeoa) glaukonitan aberastutako arroken berrikuspena burutu da. Bi adibide adierazgarri hautatu dira azterketa petrologikoa eta mineralogikoa gauzatzeko: arroaren mendebaldeko nagusiki glaukonitaz osatutako goi Aptiarreko geruza bat eta arroaren ekialdean azaleratzen den behe Aptiarreko glaukonitan aberastutako tartea. EKAko glaukonita agerpenak material detritiko fina duten kareharrietan agertzen dira, sakonera txikiko karbonatozko plataforma edo arrapaletan metatutakoak. Ingurune hauek energia eta sedimentazio tasa erlatiboki baxuko inguruneak ziren. Aztertutako glaukoniten garapena diagenesi goiztiarrean (eogenesian) eman zela ondorioztatu da eta glaukonitizazio prozesuan zehar garaikide izan zitezkeen EKAko gertakari ezberdinekin alderatu da (adb. Gertakari Anoxiko Ozeanikoak, bolkanismoa, hidrotermalismoa), glaukonitizazioa gertatzeko gertakari hauek baldintzatzaile izan ote daitezkeen ikusteko. Lehen emaitzen arabera, gertakari horiek bakarka harturik ez dute korrelazio zuzenik erakusten glaukonitaren agerpenarekin.
ABSTRACT: A review of glauconite-enriched beds and units from the Aptian-Albian (Lower Cretaceous) of the Basque-Cantabrian Basin (BCB) has been carried out. Two representative examples were selected for petrographic and mineralogical analysis: a glauconite-rich layer from the upper Aptian located in the west of the basin, and a section of the lower Aptian enriched in glauconite cropping out in the east. Glauconites in the BCB occur in limestones with fine detrital material, which were deposited in shallow carbonate platforms and ramps. These sedimentary environments were characterised by low energy and relatively low sedimentation rates. The results suggest that the development of glauconites occurred during early diagenesis (eogenesis). Furthermore, the potential relationship between glauconitisation processes and various contemporary events in the BCB (Oceanic Anoxic Events, volcanism and hydrothermal activity) has been evaluated to analyse the possible influences of these events on glauconitisation processes. Preliminary results indicate that there is no direct correlation between individual events and glauconitisation processes. |
|---|---|
| ISSN: | 0214-7688 2172-4547 |