Zorioneko, zorion eta Larramendi: Filologia ala hil II
Zorion eta zorioneko Larramendik asmatu, eratu, edo adiera berriz hornitu eta, batez ere, —zuzenean eta zeharka— zabaldutako hitzak dira, Hiztegi Hirukoitzaren aitzineko agerraldi garbi gutxirekin eta ordura arteko eta are ondoko hainbat mendetako fortuna, ditxa, felizitate eta beren eratorrien lek...
Saved in:
Main Author: | |
---|---|
Format: | Article |
Language: | English |
Published: |
UPV/EHU Press
2025-01-01
|
Series: | Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" |
Online Access: | https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/25985 |
Tags: |
Add Tag
No Tags, Be the first to tag this record!
|
Summary: | Zorion eta zorioneko Larramendik asmatu, eratu, edo adiera berriz hornitu eta, batez ere, —zuzenean eta zeharka— zabaldutako hitzak dira, Hiztegi Hirukoitzaren aitzineko agerraldi garbi gutxirekin eta ordura arteko eta are ondoko hainbat mendetako fortuna, ditxa, felizitate eta beren eratorrien lekukotasun ugariren aldamen edo bazterrean. Larramendiren borondate eta lan horren erakusgarri nabarmenak aurkitzen dira HHn eta haren gainerako testuetan, tartean 1740ko Asuntzioko Sermoian, Burgosko Dotrinan eta enparauetan.
Larramendi ondoko lekukotasunek erakusten dutenez, mende bateko tartean euskara idatzian —bereziki Hegoan eta gero apalago Iparraldean— hitzok hedadura erraldoia hartu zuten, hainbat non bat baino gehiago horiek betidanikotzat jotzeko arriskuan eror litekeen; testuek, ordea, oso bestelako historiaren berme ditugu. Akabuko isatsetan (§§ 7.1-7.3) morfologia diakronikoaren, testu-lekukotasunen nahiz aipatu maileguen lexikalizazioaren historiez dakigunaz baliaturik zorioneko-ren eta zorion-en zahartasun protohistorikoaren egiantz urria markatzen dugu, hainbat datu eta gogoeta gogoangarri bilduaz.
|
---|---|
ISSN: | 0582-6152 2444-2992 |