Larramendiren apologiaren XVIII. mendeko bizitza, edo zergatik ez den bibliografia lana ahaztu behar
Lan honetan Larramendiren “apologia” izenaz ezagun den liburuak (De la antigüedad…) haren bizian izan zituen bi edizioak eta jasan zituen gorabeherak aztertu ditugu, beraren interpretazioa baldintza lezaketelakoan. Bien erkaketak berri jakingarriak eman ditu 1728ko lehen edizioak izandako harrera i...
Saved in:
| Main Author: | |
|---|---|
| Format: | Article |
| Language: | English |
| Published: |
UPV/EHU Press
2025-04-01
|
| Series: | Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" |
| Online Access: | https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/27275 |
| Tags: |
Add Tag
No Tags, Be the first to tag this record!
|
| Summary: | Lan honetan Larramendiren “apologia” izenaz ezagun den liburuak (De la antigüedad…) haren bizian izan zituen bi edizioak eta jasan zituen gorabeherak aztertu ditugu, beraren interpretazioa baldintza lezaketelakoan. Bien erkaketak berri jakingarriak eman ditu 1728ko lehen edizioak izandako harrera istilutsuaz, lehen edizioaren ale batzuetan bakarrik agertzen den “Aviso al lector” berriaz, atal horren edukiak 2. edizioan (d. g.) izan zuen patuaz eta gaztelaniazko hitzen euskal etimologia zerrendan gertatutako aldaketez, besteak beste.
Azterketaren ildoak 2. edizioaren data bilatzera eraman gaitu. Barneko eta kanpoko argudioak konbinatuz, aipatu ohi den 1740ko gutxi gorabeherako dataren ordez 1730-1736ko epea eman dugu ziurtzat, eta 1730-1732ko zehatzagoa aski egiantzekotzat. Bidenabar, Larramendiren hiztegiaren idazketaren kronologiarako argigarriak bide diren datuak ere erdietsi ditugu.
Ondorio orokor gisa, berriro egiaztatu dugu lan bibliografikoa filologoaren oinarrizko eta ezin utzizko zeregina dela.
|
|---|---|
| ISSN: | 0582-6152 2444-2992 |